ICOE 2010 BILBAOk aukera ematen dizu jarraian aipatzen diren jarduera edo elementu hauetan zeure marka agerrarazteko, ordezkari guztiek parte hartu edo kopiaren bat jasoko duten elementuak edo jarduerak, hain zuzen ere.
Bazkariak
Jardunaldien lunch garrantzitsuenean ordezkari guztiak bilduko diren set nagusian zeure marka bistaratzeko aukera aparta duzu. Horretarako, zure logotipoa proiekzioen bidez agertzeaz gain, jardunaldi bakoitzaren eguneroko menuan ere azalduko da.
- Lehen eguneko lunch nagusia - 5.000 euro
- Bigarren eguneko lunch nagusia - 5.000 euro
- Hirugarren eguneko azken luncha - 5.000 euro
Kafeak
ICOE 2010 BILBAO kongresuko atsedenaldietan, parte hartzaileek hitzaldien inguruko iritziak trukatzearekin batera, kafea hartuko duten gunean zeure marka bistaratzeko aukera paregabea duzu. Eguneroko atsedenaldietan ordezkariek izango diren mahaietan zure markaren presentzia nabarmenduko da.
- Lehen eguneko kafeak - 3.000 euro
- Bigarren eguneko kafeak - 3.000 euro
- Hirugarren eguneko kafeak - 2.000 euro
Ordezkarientzako elementuak
ICOE 2010 BILBAO kongresuan parte hartuko duten ordezkari guztiek jasoko dituzten honako elementu hauetan zeure marka sartzeko parada duzu. Aprobetxa ezazu eskaintza osoa.
- Ordezkariarentzako poltsa - 2.500 euro
- Lanyarda – 1.000 euro
- Pendrivea – 4.800 euro
- Paperezko bloka- 2.000 euro
- Elementu guztien eskaintza osoa: 9.000 euro
Internet
Wifi sarera doako konexio edo sarbideari esker, ICOE 2010 BILBAO kongresua egiten den bitartean, ordezkariek euren bulegoekin konektatuta egoteko eta iritziak trukatzeko aukera izango dute une orotan. Gainera, interneteko sarearen eta hitzaldietako lan sarearen babesle teknologikoa izateak ordezkariek zure marka bistaratzea ahalbidetuko dizu. Gela guztietan zure markaren eta internetera sarbidearen babeslea izatearen inguruko informazio proiektatua izango da.
- Wifira konexio unibertsala – 4.000 euro