Babesle laguntzailea

6.000 euro

2010eko urriaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centre, BECen, egingo den ICOE 2010 Konferentzian babesle laguntzailea izateko da proposamen hau.

Babesletzaren kontratuaren sinatzaileak honako zerbitzu eta baliabide hauek izango dituzu eskura:

1. Enpresaren LOGOTIPOA sartzea honako euskarri hauetan:

  • Kongresua sustatzeko e-mailingetan.
  • Kongresuari lotutako dokumentu, kartel, publizitate orokor, programa, txosten eta abarretan.
  • Kongresuaren webgune ofizialaren lehen orrialdean, homerekin lotura izanik.

2. Konpainiaren AURKEZPEN KORPORATIBOA euskarri elektronikoan, hitzaldietako ordezkariei emango zaien dokumentazioan sartzea (600 ordezkari izango direla uste da).

3. Hedabideetan egingo diren SUSTAPEN KOMUNIKATU guztietan aipamena (prentsa-oharrak, etab.).

4. Babesleak aukeratuko dituen 5 ORDEZKARIrentzako gonbidapenak (gonbidapenik gabe, konferentzietan izateko izen ematearen kostua deskontu barik 500 eurokoa da).

5. ERAKUSKETAN 9 metro koadroko doako espazioa.

ICOE 2010 Bilbao

• Urriak 6-7-8, 2010

• BEC! Bilbao Exhibition Centre

BABESLE NAGUSIA
BABESLEAK
WIFI-A
HOTELAK
BABESLETZA
INFORMAZIO ERABILGARRIA
© 2010 Ente Vasco de la Energía (EVE) – Tecnalia