Egoitza
BEC!

BEC! Bilbao Exhibition Centre

c/ Ronda de Azkue nº 1

48902 Ansio - BARAKALDO

Tel : +34 94 404 00 00 Faxa : +34 94 404 00 01

bec@bec.eu

www.becconvenciones.com

Nola heldu

BECek zenbait lotura ditu garraio publikoaren bidez, Bilboko erdialdera zein aireportura joan-etorri egin ahal izateko.

Garraio publikoa Bilbotik

Metro Bilbao: Bilboko erdialdeak eta BECek lotzen ditu, 15 minutuko ibilaldia.

• Metro Bilbao

2 linea, Santurtzirako noranzkoa.

ANSIO geltokia da BECetik gertuena, Bilboko erdialdetik hara 15 minutu baino ez da ematen.

Aireportutik garraio publikoa

Bilbotik 10 kilometrora dagoen Bilboko nazioarteko aireportuak lotura zuzenak ditu Europako hiri nagusiekin. 16 aire-konpainiak dihardute zerbitzuak ematen Iberiar penintsularen iparraldeko aireportu garrantzitsuena den honetan.

• Taxia 24 ordu (Teletaxia: +34 944.448.888)

• Bizkaibus

A3247 linea, Aireportua-Bilbo.

Metro Bilbaorekin lotura Moyua plazan eta San Mamesen.

Gizarte ekitaldiak

Urriaren 6a, ICOE 2010 harrera ekitaldia.

20:00etan. Campos Eliseos antzokian, Bilbo.

Bertendona kalea 3, BIS

ICOE 2010 Kongresuan parte hartuko duten lagun guztiak ongi etorri jai/ekitaldira gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek.
Ekitaldi hori Bilboko leku berezi batean egingo da: Campos Eliseos antzokia n , hain zuzen ere, Art Déco estilo bete-betekoa dena eta orain dela gutxi berriro inauguratuta, bertan zaharberritze lanak egin ondoren.

Urriaren 7a, Dinner gala.

20:00etan. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Muelle de Ramón de la Sota, 1. Bilbao‎

Parte hartzeko kuota: 100 €

Kongresuaren gala afaria itsasoak protagonismo berezia duen museoan egingo da: izan ere, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egingo da ICOE 2010 Kongresuaren gizarte ekitaldi nagusia, eta bertan izango dira agintariak eta kongresuan parte hartuko duten txostengile nagusiak.

Bilbo hiriaz eta bertako itsasadarraz gozatzeko aukera ematen duen ingurune paregabeko tokia, zalantzarik gabe; lan saioak egingo diren tokiekin zerikusirik ez duena, bistan dena.


Zer egin Bilbon

Bilbo hiriak eta Euskadi osoak eskaintza handia jartzen dute bisitarien eskura kultur eta aisialdiaz gozatu ahal izateko. Hala, lan jarduna amaitutakoan, ICOE 2010 Bilbaon arituko diren ordezkariek aukera paregabea izango dute euskal gastronomia dastatzeko, ingurune pribilegiatua ezagutzeko eta antzinako kulturaren berri izateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren webgune hauetara jo dezakezu:

Turismo Bilbao

Turismo Euskadi

Kultur eta aisialdiari buruzko informazioa:

Euskalduna jauregia

Arriaga antzokia

Campos Eliseos antzokia

Jazz Bilbao

Eguraldia
ICOE 2010 Bilbao

• Urriak 6-7-8, 2010

• BEC! Bilbao Exhibition Centre

BABESLE NAGUSIA
BABESLEAK
WIFI-A
HOTELAK
BABESLETZA
INFORMAZIO ERABILGARRIA
© 2010 Ente Vasco de la Energía (EVE) – Tecnalia