Konferentzian honako hiru gai nagusi hauek jorratuko dira:
1. Itsas energia berriztagarriaren garapena. Horrekin batera, energia sortzeko proiektuak garatu ahal izateko behar diren alderdi guztien inguruan hitz egingo da; esate baterako, baliabideak eta kokalekuen ebaluazioak, garapen handia duten teknologiak, planten sistemak eta osagaiak, saiakuntza zentroen esperientziak, proiektu pilotuen planifikazioa eta horien aplikazioen esperientziak, etab. Atal honetan, itsas energia iturri hauek tratatuko dira: olatuak, itsasaldiak edo mareak, itsas lasterrak, itsasaldien igoera eta jaitsiera, energia ozeaniko termikoaren bihurketa eta gatz mailaren gradientea.
2. Oztopoak gainditzeko bideak eta garatzeko aukeren sorrera. Gai horiekin batera, energia ozeanikoaren zabalkundean lagundu dezaketen beste gai batzuk ere hizpide izango dira; adibidez, sozio-ekonomiari lotutako alderdiak, ingurumenaren ingurukoak, itsas ingurunearen planifikazioan parte hartzea, sarearen integrazioa eta interkonexioa, finantzazioa, aseguruak, baimenak, teknologia sendotzeko bideak, normalizazioa eta ziurtapena eta itsas energia eolikoaren esperientzietatik ateratako ondorioak
3. Itsas eta energia alorreko beste sektore batzuekin sinergiak, energia ozeanikoaren eta helduago edo garatuago dauden beste sektore batzuen artean dauden antzekotasunak eta aukerak erakusteko asmoz. Garatuago dauden sektore horiek, besteak beste, hauexek dira: itsas energia eolikoa, petrolioa, gasa, itsasontzigintza, itsasoan instalazioak eta eragiketak egiten diharduten enpresak eta elektrizitate bihurketan ari direnak.