Laburtutako txostenen bidalketa (Call for Abstracts)
Laburtutako txostenak (abstracts) bidaltzeko propio jarritako on line formularioaren bidez bidalitako txostenak eta INGELESEZ idatzitakoak baino ez dira ebaluatuko. Zure bidalketa egiaztatu ondoren, zure posta elektronikoan txostena bidali dela egiaztapena eta bidalitako testuaren laburpena, pdf formatuan, jasoko dituzu. Egiaztapen hori jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan helbide honekin: energiasmarinas@tecnalia.info.
Laburtutako txostenak (abstracts) ICOE batzordeak (“ICOE Committee”) ) ebaluatuko ditu, eta “lehen egileari” ebaluazioaren emaitzaren berri emango dio. Hautatuko diren txostenen egileei gonbite edo proposamena egingo zaie artikulu edo txosten osoa bidatzeko, aurkezpenaren formatua adieraziz (ahozkoa edo posterra). Egileak izango duen lehentasuna aintzat hartzen saiatuko bagara ere, kasu guztietan bermatzeko modurik ez dugu.
Laburtutako txostenak ebaluatu ondoren, hautatuko diren artikulu guztiak onartuak izango direla espero da. Hala era, ICOE batzordeak eskubidea du artikuluren bat (full papers) ez onartzeko, baldin eta, laburpenean aurreratutako edukiaren aldean, artikuluarena oso ezberdina bada, edo artikuluaren kalitatea proposatutako mailara iristen ez bada.