ARGAZKI-ALBISTEA: Xabier Garmendiak Waveplam jardunaldiaren irekiera egin du
Gaur goizean, 09:00etan, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde Xabier Garmendiak Waveplam Jardunaldia inauguratu du. Itsas energiaren merkatuaz den jardunaldi hori itsasoaren astearen eta ICOE 2010 Kongresuaren barruan egiten da. EEEk eta Tecnaliak antolatutako ICOE 2010 Kongresuaren inaugurazioan sailburuordeak berretsi du Euskadiren apustua itsas energiaren alde, enplegua eta aberastasuna ekarriko dituen ekoizpen sektore berria izango delakoan. Euskal kostaldean dauden olatuen ezaugarriak eta Euskadiko azpiegitura elektriko, teknologiko eta industrial egokiak kontuan hartuta, alor horretan gidari edo lider izateko bidean dago Euskadi.
Irudiak